Autodefentsa ikastaroa antolatu du Torreoia Bizirik taldeak

Zarauzko Hitza 2017ko abu. 28a, 17:07
Torreoia bizirik taldeak antolatu du ikastaroa, ostiralerako.

Ostiralean, irailaren, 1ean izango da gaztelekuan, 18:00etatik 20:00etara.

"Denbora gutxian izan diren eraso sexistek berpiztu digun kezka dela-eta", Torreoia Bizirik taldeak eraso sexisten prebentziorako ikastaroa antolatu du irailaren 1erako, ostiralerako. Ikastaroa Krav Maga defentsa sisteman oinarrituta egongo da, eta 2 ordu iraungo ditu.

Oskar Iruretagoiena izango da bertan, eta honek eraso sexista baten aurrean nola defendatu irakatsiko die bertaratzen direnei. "Eraso sexistak” esaten dugunean zer ulertzen dugun, eraso bat jasaten ari bagara zer egin, eraso bat ikusten badugu nola jokatu... Hau da ikastaro honetan irakatsi nahi duguna", zehaztu dute antolatzaileek.

Era berean, "eraso sexistak ez direla udarekin amaitzen konturatzea eta horretaz jabetzea" nahi dute. Askotariko adinetako herritarrei dago zuzenduta, eta doan izango da, gaztelekuan, 18:00etatik 20:00etara.