Modelo partzialki eraberritzeko obren lizitazio agiria kaleratu dute

Zarauzko Hitza 2017ko abu. 29a, 16:22
Besteak beste, goiko solairua zinema emanaldietarako egokituko dute.

Gaur publikatu dute Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Modelo aretoa partzialki eraberritzeko obrak egiteko eta jarduera legeztatzeko proiektuaren lizitazio agiria. Hala, bihartik hasita, 20 egun izango dituzte interesa dutenek eskaintzak egiteko. Aurrekontua 1.218.448,12 eurokoa izango da, BEZ barne, eta esleituak 32 aste izango ditu lanak burutzeko. Besteak beste, berogailu sistema jarri, goiko solairua zinema emanaldietarako egokitu eta eserleku berriak ezartzea izango dira arduretako batzuk.