Iritzia: ‘Skapaz’-en eskapada hura

Gipuzkoako Hitza 2017ko ira. 1a, 10:37
Danel Agirre.

Danel Agirrek Gipuzkoako Hitzan argitara eman duen iritzi artikulua.

"Zarauzko Salberdingo eremua urbanizatu eta bertan mila etxebizitzatik gora eraikitzeko plan bereziaren esleipena azpikeria zabar bati esker erdietsi zuen, 2008an, lehiaketa publikoan parte hartu zuen arkitektoetako batek. Bost proposamenen artean aukeratzeko baliatu ziren irizpideen artean, berritzailea zen bat ezarri zuen udaletxeak: herritarrei euren iritzia galdetu zien, puntuen %10 bat haren arabera banatzeko. Areto batean ikusgai izan ziren bost egitasmoen plano eta zirriborroak, lehiakideen izenak ezkutatuta. Aurreiritzirik gabe, ahal zen modu aseptikoenean ikusitakoa epaitzeko eskatu zitzaien Zarautzen erroldatutako guztiei.

Proiektuen artean, bakarra zen herriko norbaitek aurkeztutakoa. Eta haren aldeko botoa eskatu zuen e-mailez eta sms bidez zabaldutako mezu kate batek, deialdiaren espirituari desafio —iseka— eginda. Anonimoa behar zuen prozesua desitxuratu, eta lehiaketa publikoaren emaitza orokorra ere iraultzea lortu zen tranparekin. Udaletxearen galdeketaren hamar puntuak eskuratu zituen arauz kontrako hauspoa jaso zuen egitasmoak. Teknikariek eta zinegotziek banatu zituzten puntuei erantsi, eta herriko arkitektoak 70 pilatuta eskuratu zuen esleipena. Bigarren amaitu zuen lehiakideak —ez zen zarauztarra— 66 puntu eskuratu zituen guztira, horietatik bat bakarra herritarren botoei esker (65-60 irabazi izango zukeen galdeketa manipulatuaren atalik gabe). Sms eta e-mail kate ustel batek inposatu zuen, beraz, Gipuzkoako azken hamarkadako bigarren etxebizitza publiko promozio handiena nork diseinatutakoa izango zen (...)".

Iritzia osorik irakurtzeko: Gipuzkoako Hitza