Irailean ere bisita gidatuak egingo dituzte Iñurritzako dunetan

Zarauzko Hitza 2017ko ira. 1a, 13:38
Iñurritzako duna.

Hileko ostiraletan izango dira saioak, 16:30etik 18:00etara, eta lehena gaur egingo dute.

Zarauzko Udaleko Agenda 21ek antolatzen dituen Iñurritzako dunetako altxor naturalak ezagutzeko bisita gidatuek arrakasta izan dute abuztuan. hori dela eta, irailean ere bisitekin jarraitzea erabaki dute. Guztira, hiru saio antolatu dituzte, ostiraletan, 16:30etik 18:00etara: irailaren 1ean, gaur; irailaren 8an, eta irailaren 15ean.

Jarduera hauetan parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute malekoiko turismoko informazio puntuan. Eguraldi txarrarenkin ere irteerak egingo direla jakinarazi dute, eta arropa egokia eramatea gomendatzen dute.