Silvia Martinen argazki erakusketa zabalduko dute Ispilu Arten

Zarauzko Hitza 2017ko ira. 1a, 13:57
Erakusketan ikusi daitekeen argazkietako bat (Silvia Martin).

Silvia Martinen argazkiak paratuko dituzte Ispilu Arte galerian astebetez. Gaur (irailak 1) arratsaldean inauguratuko dute erakusketa, 19:30ean, eta hilaren 8a bitartean ikusi ahal izango da, ondorengo ordutegian: 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.