Euskararen aldeko horma irudi berria egin dute

Zarauzko Hitza 2017ko ira. 2a, 16:00
Horma irudi berria egin dute egunotan (Aritz Mutiozabal).

Duela hilabete inguru, Zigordia kaleko horma irudiko Euskaraz bizi leloaren gainean pintaketa bat agertu zen: Euskaraz hitza beltzez estali eta haren ordez España idatzi zuen norbaitek. Egunotan horma garbitu eta irudi berri bat margotu dute, Euskararik onena erabiltzen duzuna mezuarekin.