Euskal Astea 2017

Alkate txikiek abiatu dute Haurren Euskal Jai Eguna

Zarauzko Hitza 2017ko ira. 3a, 13:06
Alkate txikiak aginte makila jasotzen, Xabier Txurruka alkatearen eskutik (Aritz Mutiozabal).

Dantzarien bilkura egin dute Lege Zaharren enparantzan, eta ondoren kalez kale ibili dira dantza taldeak. Buruhandien eta erraldoien kalejira ere izan da eguerdian.

Sua Gurrutxaga eta Iker Zulaika alkate txikiek aginte makila jaso dute gaur goizean, Xabier Txurruka alkatearen eskutik. Jarraian, herriko herriko txikienei ongi pasatzeko mezua helarazi eta agurra dantzatu dute, eta, modu horretan, hasiera eman diote Haurren Euskal Jai Egunari.

Zumarraga, Oñati, Gabiri, Forua, Mutriku eta Zarauzko Jalgi dantza taldeetako makina bat dantzari gaztetxo elkartu dira Lege Zaharren enparantzako ekitaldian. Guztien artean, hainbat euskal dantzen erakustaldiak egin dituzte elkarrekin, eta, ondoren, kalez kale aritu dira.

Eguerdian, gainera, erraldoiak eta buruhandiak atera dira kalejiran, trikitilarien laguntzarekin; eta gauza bera egingoi dute arratsaldean, baina Musika plazatik Iñurritzara. Bertan, dantzarien bilkura egingo dute, eta Jalgi hadi dantzara dantzaldia eta puzgarriak izango dira.

Erlazionatuak

Irudietan: Haurren Euskal Jai Eguna

Zarauzko Hitza 2017 ira 03 Zarautz