Eman daiteke izena Helduen Eskolako ikastaroetan

Zarauzko Hitza 2017ko ira. 5a, 11:42
Askotariko ikastaroak eskaini ohi dituzte Helduen Eskolan.

Irailaren 14ra arte eman daiteke izena askotariko ikastaroetan.

Urola Kostako Helduen Eskolak zabaldu du dagoeneko 2017-2018 ikasturterako izen ematea. Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua atera eta goi mailako zikloen sarrera froga prestatu nahi dutenek hilaren 14ra arteko epea dute horretarako. Era berean, alfabetatze programa, hizkuntzak (euskara edota gaztelania atzerritarrentzat, ingelesa zein frantsesa), oinarrizko informatikako ikastaroetan nahiz solasaldi literarioetan parte hartzeko aukera ere eskaintzen du Helduen Eskolak.

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek Pagoeta kaleko 2. zenbakian dagoen lokalera jo beharko dute edota bertara deitu (943-130013), 10:00etatik 13:00etara.