Euskal Astea 2017

Irudietan: Alprojaren 'Galtzanblea' antzezlana

Zarauzko Hitza 2017ko ira. 9a, 15:32

Eguraldi txarra medio, Aritzbatalde pilotalekuan eskaini du aurten Alproja taldeak Euskal Jai Eguneko ohiko antzezlana. Jendetza bildu da Galtzanblea lana ikusteko; hain zuzen ere, aise bete dira frontoiko 320 tokiak eta hainbat lagun kanpoan geratu dira. Euskal Jai Egunean antzerki taldeak eskaintzen duen 40. lana izan da gaurkoa.