Kilometroetara joateko autobusak antolatu ditu Ikastolak

Zarauzko Hitza 2017ko ira. 15a, 09:56

Txartelak datorren osteguna bitartean eros daitezke, 12 euroan.

Oñatin ospatuko dute aurten Ikastolen urteroko jaia, Lekaixoka! lelopean, irailaren 24n. Salbatore Mitxelena Ikastolak bertaratzeko autobusak antolatu ditu, eta txartelak salgai daude idazkaritzan eta Mendizabal kinkiladendan, 12 eurotan; erosteko azken eguna datorren osteguna izango da, irailaren 21a.

Irteera 09:30ean egingo dute Aritzbatalde kiroldegi aurretik, eta itzulera 19:30 aldean egitea aurreikusten dute.

Ikastolak jakinarazi du ez duela bere gain inongo ardurarik hartuko eta bere erantzukizuna autobusak kontratatzera mugatuko dela.