Angel Illarramendi omendu dute sorterrian

Zarauzko Hitza 2017ko ira. 18a, 10:02

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, Donostiako Orfeoiak eta Zarautz Abesbatzak musikagile zarauztarraren hiru obra eskaini zituzten.

Ostiral gauean Angel Illarramendiren omenezko kontzertu berezia izan zen Aritzbatalde Kiroldegian. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, Donostiako Orfeoiak eta Zarautz Abesbatzak parte hartu zuten saioan, eta  musikagilearen hiru obra eskaini zituzten: Zarautz (2002), Klarinete, piano, biola eta oskestrarako kontzertua (1997) eta Zazpigarren sinfonia(2007). Azkeneko bi piezen zuzeneko estreinaldia izan zen.

Angel Illarramendi kontzertuan izan zen, bere emaztearekin eta familiarekin batera. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Zarauzko Udaleko ordezkariak ere ekitaldian izan ziren.

Kultura Zarautzen eskutik, hona hemen Gorka Lasak (lur.eus) ekitaldian ateratako argazkiak.