Dagoeneko eman daiteke izena Guraso Eskolan

Zarauzko Hitza 2017ko ira. 20a, 18:56

Guraso Eskolan parte hartzeko izen ematea zabaldu du udaleko Prebentzio zerbitzuak. Urrian ekingo diote eta hilean behin elkartuko dira, seme-alaben inguruko gaiak lantzeko. Izena hilaren 25a bitartean eman behar da, prebentzioa@zarautz.eus-era idatzita.