2017/09/25 19:30

Bilera

Futbol Eskolako bilera

Futbol Eskolako bilera
Aritzbatalde kiroldegia, Zarautz

Zarautz Kirol Elkarteko Futbol sailetik Futbol Eskolaren inguruko bilera bat antolatu dugu. Bilera hau irailaren 25ean, astelehenean, 19:30ean Aritzbatalde kiroldegian (hitzaldi aretoan, goiko solairuan) izango da. Bestalde, bilera hau jokalari berrien familiei zuzenduta dago bereziki, baina etorri nahi duten gainontzekoak ere ongietorriak izango dira. Helburu nagusia familiei Futbol Eskolari buruzko argibideak ematea da. Bertaratuko direnei puntualtasuna eskertuko genieke. Aldiz, bilerara ezin baduzue joan, jakin beharreko informazio guztia Futbol Eskolako Blogean aurkitu dezakezue. Aldez aurretik, mila esker eta ondo izan!