'Bidean' izeneko bakarkako proiektua ondu du Iñigo Samaniegok

Zarauzko Hitza 2017ko ira. 21a, 18:26

 

The Nephews taldeko bateria-jotzaile Iñigo Samaniegok bakarka debutatu du, eta Bidean izeneko lana kaleratu berri du. Pop-rock kutsuko hamar abestiz osatuta dago, zortzi gaztelaniaz eta bi euskaraz, eta abeslariak berak grabatu ditu entzungai diren musika tresna guztiak.