Asfaltatze lanak egingo dituzte Altzola eta Gurmendi kaleetan nahiz Tentenea eta Martiñene plazetan

Zarauzko Hitza 2017ko ira. 24a, 09:05
Asfaltatzeko makinak Altzola kalean (Aritz Mutiozabal).

Asteartean hasi eta, ongi bidean, irailaren 28rako bukatzea espero dute.

Joan den den astean Itxasmendiko Indamendi kalean egin bezala, datorren asteartetik (irailaren 26tik) aurrera Azken Portu auzoko Altzola eta Gurmendi kaleetan nahiz Tentenea eta Martiñene plazetan asfaltatzeko lanak egingo ditu udalak. Bi fasetan burutuko dira lanak, eta aurreikuspenen arabera, irailaren 28rako normaltasunera itzuliko litzateke auzoa. Eguraldia txarra egingo balu, epea atzeratu daiteke.

Bitarte horretan, lanek eragina izango dute aparkalekuetan eta trafikoan. Ondorioz, lanak burutzen ari diren lekuetan autoarekin ezingo denez sartu, sarbide alternatiboak jarriko dituzte eta Salberdingo aparkalekua erabili ahalko da aparkatzeko. Garajeei ere eragingo diete obrek, eta ezingo da horietara sartu edo bertatik atera.

Udalak 235.345 euro (BEZ barne) bideratu ditu aurten Asfaltatze Planera, eta Excavaciones y Transportes Orsa S.L. enpresa ari da obrak horiek egiten.