'Go!azen'-en lehen atala emango dute Modelon

Zarauzko Hitza 2017ko ira. 25a, 13:41
Telesaileko aktoreak eta lantaldea (EITB).

Go!azen telesailaren denboraldi berriko lehen atala ikusteko aukera izango da Modelo aretoan, urriaren 14an. Bi emanaldi eskainiko dituzte; bata, 16:30ean, eta, bestea, 18:00ean. Gonbidapen txartelak Sanz Enea kultur etxean eskuratu daitezke.