Gudari Egunaren harira, ekitaldia egingo dute asteazkenean

Urola Kostako Hitza 2017ko ira. 26a, 12:00
Iazko ekitaldia, Txikiren hilobiaren aurrean (Amaia Ventas Aldabaldetreku).

Ahaztuak 1936-1977 elkarteak antolatuta, Txikiren omenezko ekitaldia egingo dute hilerrian, 12:00etan.

Bihar 42 urte beteko dira Francoren erregimenak ETAko kide Angel Otaegi azpeitiarra eta Juan Paredes Manot Txiki zarauztarra hil zituztela, FRAPeko beste hiru kiderekin batera. Beste urte batez, hainbat egitasmo antolatu dute Gudari Egunaren harira, Azpeitian eta Zarautzen.

Zarautzen, Ahaztuak 1936-1977 elkarteak antolatuta, Txikiren omenezko ekitaldia egingo dute hilerrian, 12:00etan. Azpeitian, berriz, ikasleek elkarretaratzea egingo dute, 12:00etan, eta, 13:00etan, herritarrek bisita egingo dute hilerrira.

Gehiago irakurtzeko: Urola Kostako Hitza