Asier Serranok Euskadi Saria irabazi du

Zarauzko Hitza 2017ko ira. 30a, 13:48

Asier Serrano idazlea (Hitzen Uberan).

Zarauzko bizilagunak euskarazko literatura saria lortu du, Linbotarrak poema liburuagatik. «Gure gizartearen fresko poetiko bat» irudikatu duela baloratu du epaimahaiak, eta 18.000 euroko sari jasoko du; eta 4.000 euro gehiago beste hizkuntza batera itzuliz gero. Sari banaketa ekitaldia azaroaren 13an izango da, Bilboko Azkuna zentroan.