Nesken plaiero txapelketa arriskuan dago

Zarauzko Hitza 2017ko ira. 30a, 15:24
Iazko denboraldiko plaieroetako partida bat (Aritz Mutiozabal).

Txapelketa aurrera ateratzeko nahikoa talde ez da osatu, eta futbolean jokatzera animatzeko deia egin dute.

Zarautz Kirol Elkarteko futbol atalak Twitter kontuan jakinarazi duenez, arazoak daude aurten emakumezkoen hondartzako futbol txapelketa aurrera ateratzeko. Hiru taldek baino ez dute izena eman, eta laugarrena kolokan dagoela jakinarazi dute.

Duela 14 urte jarri zuten martxan emakumezkoen plaieroak, eta gogora ekarri dute asko kostatu zela eta pena izango litzatekeela galtzea. Hala, 16 urtetik aurrerakoei lagunartean futbolaz gozatzeko deia egin diete. Interesa dutenek neskanplaieruak@gmail.com helbidera idatzi dezakete.