Ostegunean zabalduko dute Juncal Agirreren erakusketa

Zarauzko Hitza 2017ko urr. 3a, 13:30

Juncal Agirre margolariaren lana fotoerrealismoan dago oinarrituta. "Detaileetan zehaztasunaren bila ibiltzen naiz, horretarako zehaztasuna alderatuz bai efektu espazialaren irrealtasunarekin eta, baita ere, errealitatearen detaile bisualak gai pintorikoetan bihurtzeko gaitasunarekin", azaldu du artistak.

"Horrek guztiak beste leku batera eramaten gaitu, hitzen bidez adierazten oso zailak diren sentsazio eta sentimendu mordoa eragiten digu, soil-soilik emozioetatik deskriba baitaitezke horiek".

Hilaren 5ean, ostegunean, zabalduko dute haren erakusketa Torre Luzean, eta hilabetez, azaroaren 5era arte, egongo da ikusgai.