Ekonomia solidarioaren azoka izango da larunbatean

Zarauzko Hitza 2017ko urr. 5a, 15:06
Iazko azokako irudi bat.

Urtero legez, Zarauzko Solidaritate Koordinadorak Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Azoka antolatu du. Bederatzigarren azoka horretan askotariko postuak izango dira udaletxe aurrean, 10:00etatik 14:30era, eta baita ekitaldi ugari ere: xaboi ikastaroa, arduino hardware plaken ingurukoa edota argindar fakturak aztertzeko, besteak beste.