Anjel Larrañagak Zarautz utzi du, Orion Jon Salsamendiren laguntzaile izateko

Zarauzko Hitza 2017ko urr. 6a, 11:58
Anjel Larrañaga (Ataria)

BERRIAk jakinarazi duenez, Anjel Larrañagak ez du jarraituko Zarautz entrenatzen. Orion ariko da datorren urtean, Jon Salsamendi entrenatzailearen laguntzaile moduan. Aurretik elkarrekin lan egindakoak dira, Astilleron eta Urdaibain. Larrañagak Zarautz entrenatu du azken bi urteetan, KAE 1 mailan. 2016an, bederatzigarren sailkatu zen denboraldi amaieran. Aurten, berriz, bi koska gorago sailkatu da, zazpigarren postuan.