Ostegunean ez dituzte jasoko tamaina handiko hondakinak

Zarauzko Hitza 2017ko urr. 9a, 12:39
Asteazkenean edukiontzien ondoan tamaina handiko hondakinak ez uzteko eskatu dute.

Osteguna jai eguna izanik, ez dituzte tamaina handiko hondakinak jasoko. Hori dela eta, udaletik herritarrei eskatu diete asteazken iluntzean hondakin mota horiek ez uzteko edukiontzien ondoan. Hurrengo astean normaltasunez eskainiko dute tamaina handiko hondakinen bilketa zerbitzua.