Haimar Zubeldia omendu dute Azpeitiko Garagardo Azokan

Zarauzko Hitza 2017ko urr. 9a, 13:13
Haimar Zubeldia eta Josune emaztea ISBko ordezkariekin. (Julene Frantzesena)

Ostiralean zabaldu zituen ateak Iraurgi Saskibaloi Taldeak antolatutako Garagardo Azokak. 19:00etan zabaldu zuten Azoka Plaza, eta klubaren bi talde nagusiak, Sammic Hosteleria ISB eta Añares Rioja ISB, aurkeztu ostean, Haimar Zubeldia txirrindulari ohia omendu zuten, aurten hartu baitu erretiroa. Maier Lizaso Iraurgiko lehendakariak oroigarria eman zion Zarauzko bizilagunari, eta Ibon Guridi Sammic taldeko kapitainak lore-sorta Zubeldiaren emazteari. Une horretako bideoa ikusgai dago Urola Kostako Hitzaren atarian.