2017/10/24 19:00

Hitzaldia: "Gurasoak eta jokalariak: adin goztiarretik profesionaletara"

Hitzaldia: "Gurasoak eta jokalariak: adin goztiarretik profesionaletara"
Aritzbatalde kiroldegia, Zarautz

Zarautz K.E. Futbol sailetik futbola sustatzeaz gain heziketa ere sustatu nahi dugu. Horregatik, urtetik urtera hitzaldi ezberdinak antolatzen saiatuko gara. Aurreko urtean, esaterako, "Epailea kritikatzetik, epaile izatera" hitzaldia antolatu genuen Espainiako Ligako 2.mailako Javi Merino epaile donostiarraren eskutik. Aurten, beste hitzaldi bat antolatu dugu, urriaren 24ean, asteartea, arratsaldeko 19:00etan Aritzbatalde Kiroldegiko Hitzaldi Aretoan: "Gurasoak eta jokalariak: adin goiztiarretik profesionaletara". Izenburu horrekin, egun gure Nesken Koordinatzailea den IÑAKI ANSOk egindako dokumentala ikusiko dugu eta, ondoren, solasaldirako tartea izango dugu. Interesgarria izango delakoan, animatu zaitezte! Aupa #Zarautz! #123Zarautz!