Putzuzuloren 12. urteurreneko egitaraua ikusgai

Zarauzko Hitza 2017ko urr. 12a, 11:38
Iazko brindiseko une bat. (Zelatan Photofilmak)

Putzuzulo gaztetxeak 12 urte beteko ditu datorren urriaren 30ean, eta urtero legez, egitarau zabala antolatu dute urtemugaren bueltan, Egin dezagun amets, esnatu gara eta lelopean. Zenbait ekitaldi zehazteke dituzte baina oraingoz urriaren 28tik azaroaren 19ra bitarterako askotariko ekitaldiak prestatu dituzte.  Ikusi egitaraua atxikitako dokumentuan.