Erakusketa eta hitzaldia, errefuxiatuen egoera ezagutzeko

Zarauzko Hitza 2017ko urr. 15a, 12:20

Fratelli proiektuari buruzko erakusketa zabalduko dute astelehenean Merkatu plazan, eta urriaren 24ean Siriako errefuxiatuak Libanon nola bizi diren azalduko du Andres Porras La Salleko anaiak Etxezabalan.

Proyde-Proega elkarteak antolatuta eta Zarauzko Udalak babestuta, bi hitzordu izango dira datozen egunetan. Batetik, astelehenean Fratelli proiektuaren inguruko argazki erakusketa zabalduko dute Merkatu plazako lehenbiziko solairuan. Libanon Siriako errefuxiatuekin aurrera daramaten proiektua da Fratelli, eta besteak beste, gazteei oinarrizko hezkuntza eskaini, aisialdiko programen bidez haur eta nerabeen garapena bultzatu eta emakumeak trebatzeko.

Erakusketa hilaren 24era arte egongo da ikusgai, astegunetan 18:00etatik 20:00etara eta asteburuetan, berriz, 12:00-14:00 eta 18:00-20:00 bitartean.

Bestetik, urriaren 24an, Libanon lanean ari den La Salleko anaia batek hitzaldia Etxezabalan eskainiko du. Andres Porrasek bertako egoeraren nondik norakoak emango ditu Etxezabalan, 19:00etatik aurrera.