Urriaren 23tik 29ra izango da XXXVIII. Natura Astea

Zarauzko Hitza 2017ko urr. 18a, 11:09
Iazko perretxiko erakusketako irudi bat.

Lau hitzaldi eta perretxiko erakusketa antolatu ditu Arkamurka natur elkarteak aurten.

Urtero legez, Arkamurka natur elkarteak Natura Astea antolatu du. Aurtengoa 38.a izango da eta, ohi bezala, hitzaldiek eta perretxiko erakusketak osatuko dute urriaren 23tik 29ra arteko egitaraua.

Hona hemen antolatu dituzten ekitaldiak:

Urriak 23, astelehena
20:15. Hitzaldia: Liquenes: misteriosos testigos silenciosos del tiempo y del espacio... Hizlaria: Felix Maria Garaikoetxea biologoa. Arkamurka Natura Elkartearen egoitzan (Santa Marina 2-2).

Urriak 24, asteartea
20:15. Hitzaldia: Lurra: sasoian dagoen planeta. Hizlaria: Arturo Apraiz, geologiako irakaslea (Geodinamika Saila, EHU). Arkamurka Natura Elkartearen egoitzan (Santa Marina 2-2).

Urriak 25, asteazkena
20:15. Hitzaldia: Kolore, zapore eta usain bereziko iturrien jatorria eta erabilpena. Hizlaria: Vicente Iribar, geologiako irakaslea (Geodinamika Saila, EHU). Arkamurka Natura Elkartearen egoitzan (Santa Marina 2-2).

Urriak 26, osteguna
20:15. Hitzaldia: Iraganeko berotze global bortitzei begira, etorkizuneko klima aurreikusiz. Hizlaria: Beñat Intxauspe ikertzailea Estratigrafia eta Paleontologia sailean (EHU). Arkamurka Natura Elkartearen egoitzan (Santa Marina 2-2).

Urriak 28, larunbata
- Perretxiko sailkatzea, Merkatu plazan. Arkamurka natura elkarteko eta Aranzadi elkarteko partaideen laguntzarekin.

Urriak 29, igandea
Perretxiko erakusketa, Merkatu plazako beheko solairuan. Kontsulta txokoa eta txoko didaktikoa.
Zarauzko inguru naturala erakusketa, Merkatu plazako lehen solairuan.