Gallo agertuko da igandeko 'Volando voy' telesaioan

Zarauzko Hitza 2017ko urr. 20a, 14:40
Gallo Jesus Callejarekin, Zarauzko hondartzan.

Jesus Callejak zuzentzen duen Cuatro telebista kateko Volando voy saioak euskal kostaldean grabaturikoa eskainiko du igande honetan; 21:30ean hasiko da. Gonbidatu ezberdinen artean, Aitor Frantzesena Gallo surflaria izango da bere bizipenak kontatzen, Twitter bidez zabaldu duten ikus-entzunezko laburrean ikus daitekenez. Joan den uztailaren amaieran izan ziren Zarautzen.