Azaroaren 5ean jokatuko da Isidoro Unzueta Saria

Zarauzko Hitza 2017ko urr. 23a, 10:00
Iazko eskolarteko kros txapelketa (Hitza).

10:30etik aurrera, eskolarteko kros txapelketa egingo dute hainbat mailetan banatuta, Abendañoko zelaian.

Zarautz Kirol Elkartearen atletismoko atalak antolatuta, Isidoro Unzueta Saria eskolarteko kros txapelketa jokatuko da azaroaren 5ean. Urtero ehunka haur biltzen ditu atletismoko proba klasiko honek Abendañoko belardian, eta aurten 48. aldiz jokatuko dute, 17.a Unzueta zenaren omenez.

Aurtengo txapelketak ere aurreko urteetakoen egitura bera izango du. Hona hemen ordutegia eta maila bakoitzari dagokion distantzia:

  • 10:30. Benjamin neskak (2008-2009), 500 metro (itzuli txiki bat).

  • 10:40. Benjamin neskak (2008-2009), 500 metro (itzuli txiki bat).

  • 10:40. Alebin neskak (2006-2007), 1220 metro (itzuli txiki bat eta itzuli handi bat).

  • 11:05. Alebin neskak (2006-2007), 1220 metro (itzuli txiki bat eta itzuli handi bat).

  • 11:25. Infantil neskak (2004-2005), 1440 metro (bi itzuli handi).

  • 11:45. Infantil neskak (2004-2005), 1940 metro (itzuli txiki bat eta bi handi).

 

Aldagelak eta dutxak La Salle ikastetxean izango dituzte korrikalariek.