Odol emaile zarauztarrak omendu dituzte Azpeitian

Zarauzko hitza 2017ko urr. 22a, 16:04

Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteak antolatuta, ospakizun eguna izan dute gaur, igandea, Urola Kostako emaileek Loiolan (Azpeitia). Zarauzko hainbat odol emaileri ere oroigarria eman diote, tartean, 75 aldiz odola eman duen Jose Maria Beloki Zubiriari.

25 aldiz edo gehiagotan odola eman duten herritarrak omendu ditu odol emaileen elkarteak gaur, dominak eta oroigarriak banatuta. Zarauzko odol emaileekin batera ospakizunean Urola Kostako beste herrietakoek ere parte hartu dute.

Meza ondoren, Loiolako Gogartetxean egin dute domina eta oroigarri banaketa: 25, 40, 50, 75 eta 100 aldiz odola eman dutenek jaso dituzte. 75 aldiz odola eman dutenen artean Jose Maria Beloki Zubiria izan da.