Mario Onaindiaren omenezko ekitaldiak izango dira ostiralean eta larunbatean

Zarauzko Hitza 2017ko urr. 25a, 17:02
Joseba Arregik jasoko du Mario Onaindia saria larunbatean. (Covite)

Ostiralean, Angel Gabilondok hitzaldia emango ostiralean eta larunbatean Joseba Arregiri Mario Onaindia saria emango diote.

Mario Onaindia idazle eta politikaria hil zela hamalau urte bete dira aurten eta, urtero legez,  haren oroimenezko ekitaldiak antolatu ditu izen bereko fundazioak datozen egunetarako.  Lehenbizikoa ostiralean izango da. Kasu horretan, Angel Gabilondo Madrilgo Asanblean alderdi sozialistako bozeramale, Hezkuntzako ministro ohi eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko errektoreak hitzaldia eskainiko du, gaztelaniaz, La politica entrañable izenburupean.  Horren bidez, «gaur egungo politikan norabide aldaketa» iradokituko du. PSOEko eurodiputatu Ramon Jauregik aurkeztuko du ekitaldia, 19:00etatik aurrera.

Hurrengo egunean, larunbatean, Mario Onaindia saria jasoko du Joseba Arregi Eusko Jaurlaritzeko bozeramaile ohiak. Fundazioko lehendakari Esozi Leturiondok emango dio saria. 13:00etan izango da hori.
Era berean, Andoni Unzalu parlamentari ohiak hitzaldia eskainiko du.  Ekitaldi guztiak Zazpi kultur aretoan izango dira.