Alde Zaharra oinezkoentzat jartzeko bigarren faseko obrak egiteko iragarkia kaleratu dute

Zarauzko Hitza 2017ko urr. 26a, 16:33
Zigordia kalea peatonalizatu zuten lehenbiziko fasean

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko atzoko alean argitaratu zuten Alde Zaharra oinezkoentzat jartzeko 2 faseko exekuzio proiektua gauzatzeko obrak kontratatzeko iragarkia. Interesa dutenek dokumentazioa nahiz informazio osoa HAZen eskura dezakete. Proposamenak gaurtik hasi eta 20 asteguneko epean aurkez daitezke, azken eguneko 14:00ak arte, hain zuzen ere. Esleipendunek gehienez ere 22 aste izango dituzte lanak egiteko.