Disko eta liburu azoka solidarioa, igandean

Zarauzko Hitza 2017ko aza. 3a, 12:49
Elkartasun azoka Merkatu plazan (Aritz Mutiozabal).

Zigordia kalean izango da, eta eguraldi txarra eginez gero, Merkatu plazan.

Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak liburu eta disko azoka solidarioa antolatu du igande honetarako. Zigordia kalean izango da 10:30etik 15:00etara eta 16:30etik 20:00etara; eta eguraldi txarra egingo balu, Merkatu plazan. Liburu, CD, DVD, binilo eta halako kultur material erabiliak salduko dituzte, eta aldi berean etxetik ekarritakoak ere jasoko dituzte bigarren erabilera bat emateko.

Zarauzko Udalak bat egiten du azokaren helburuekin. Ingurumen Departamentuak berrerabiltzearen garrantzia azpimarratu du, "hondakinen kudeaketan murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea baitira oinarrizko pausoak". Aldi berean, gizartean baztertuak dauden pertsonak lagunduko ditu azokak.