'Paisaia eraikitzea' erakusketa zabaldu dute Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2017ko aza. 6a, 10:09

Fernando Maselli argentinarraren atzera begirako erakusketa ikus daiteke Zarauzko Argazki eta Zinema Museoan. Mendia da argazkietako protagonista nagusia, diskurtso nabarmen batekin: paisaia eta horren eraikitze formala nahiz kontzeptuala. Urriaren 31n inauguratu zuten, eta azaroaren 26a bitartean bisitatu ahal izango da.