«‘Txapelinoa’ da nire proiektua, inteligentzia daukan bisera bat»

Zarauzko Hitza 2017ko aza. 7a, 09:00
Iñaki Etxaide mikroinformatika teknikaria.

Zarautzen Zientziaz Blai ekitaldian hartuko du parte Iñaki Etxaide mikroinformatika teknikariak.

Mikroinformatika eta sareetako teknikaria da, eta fabrikazio mekanikoen diseinuko goi-mailako bigarren urtea ikasten ari da Oteitza Lizeo Politeknikoan. «Nire proiektuaren izena Txapelinoa da. Inteligentzia daukan bisera bat», adierazi du Iñaki Etxaidek. Inguruko objektuekin erlazionatzen den txapela adimendun bat da, hain zuzen ere. Zientziaz Blai ekitaldiaren barruan eskainiko duen hitzaldia modu honetan antolatu du: «Txapelinoak fisikoki zer elementu dituen esplikatuko dut motzean, eta, ondoren, zertan aplikatu daiteken azalduko dut pixka bat, adibide praktikoekin eta guzti».