Bizkaia kaleko etxebizitza bateko sukaldeak su hartu du

Zarauzko hitza 2017ko aza. 10a, 17:28

Bizkaia kaleko 27A zenbakiko etxebizitza bateko sukaldeak su hartu du gaur, 16:30 inguruan. Suhiltzaileen bi kamioi, hainbat ertzain eta udaltzainak bertaratu dira. Kalte materialak bakarrik izan dira.

Arratsaldean, 16:30 aldera, Bizkaia kaleko 27A zenbakiko etxebizitza bateko sukaldeak su hartu du. Suhiltzaileak, ertzainak eta udaltzainak bertaratu dira. Suhiltzaile batek HITZAri adierazi dionez, "etxebizitza bateko sukaldean piztu da sua, ke xurgagailuan. Ke asko sortu da eta kea ateratzen ari gara". Kalte pertsonalik ez da izan, materiala bakarrik. Bitartean, trafikoa zuzentzen jardun dute ertzainek eta udaltzainek.