Txipristinen Gabonetako topaketen inguruko guraso bilera, asteazkenean

Zarauzko Hitza 2017ko aza. 13a, 14:23

Urtero legez, Txipristin aisialdi taldeak topaketak antolatu ditu Gabonetarako. Horren inguruko xehetasunak emateko, guraso bilera deitu dute partaideek. Azaroaren 15ean izango da, 19:00etan, Zuberoa kaleko 22. zenbakian duten egoitzan. Azaroaren 17an eman ahalko da izena topaketetan, 17:00etatik 19:00etara, Txipristinen egoitzan bertan.