Bio Racer txapelketan hartuko du parte Grupo Eulenek

Zarauzko Hitza 2017ko aza. 17a, 13:05
Sarasola eta Gallego Bio Racer txapelketako lehenbiziko proban. (Grupo Eulen)

Larunbatean, Donostiako Anoeta belodromoan jokatuko dute Bio Racer txapelketako bigarren jardunaldia, eta bertan hartuko dute parte Eulen Grupo taldeko Euken Gallego, Mikel Sarasola eta Jon Sarasolak. 16:00etatik aurrera, open mailan lehiatuko dira. Lehenbiziko proba scratch modalitatekoa izango da, eta 35 itzuli egin beharko dituzte pistan, 10 bat kilometro, zehazki. Bigarren proba, berriz, puntuazioari dagokiona izango da: 24 kilometro egingo dituzte, 84 itzuli.