Ramon Serrasen lanak daude ikusgai Torre Luzean

Zarauzko Hitza 2017ko aza. 27a, 10:00

Azaroaren 10ean zabaldu zuen Lanak eta egunak erakusketa berria argazkilari zarauztarrak, eta abenduaren 17a bitartean ikusteko aukera izango da; egunero, 18:00etatik 20:00etara, Torre Luzeako aretoan. Polaroidaren manipulaketaz eginiko irudiak paratu ditu, eta horietan Getariako nahiz Orioko itsas bizitza du erakusgai: arrantzaleak, saregileak eta itsasontziak, esaterako.