Abenduaren 22an izango da Zarauzko XI. Kopla Txapelketa

Zarauzko Hitza 2017ko aza. 26a, 11:24
Andoni EgaƱa, iazko zintzarriduna (Aritz Mutiozabal).

Abenduaren 5ean jarriko dituzte salgai sarrerak, 18:30etik aurrera, Musika plazan.

Koplazale elkarteak iragarri du aurtengo Zarauzko Kopla Txapelketaren data, baita bertan kantuan ariko diren bertsolarien izenak ere. Abenduaren 22an izango da, gaztetxean, eta iazko garaile eta zintzarridun Andoni Egañarekin batera, ondorengo kideak igoko dira oholtza gainera: German Urteaga, Txiplas, Julio Soto, Oihane Perea, Danel Olano, Maddalen Arzallus, Miren Artetxe, Nerea Ibarzabal eta Aitor Mendiluze.

Sarrerak abenduaren 5ean erosi ahalko dira, 18:30ean, Musika plazan. Sarrerarik geratuz gero, Durangoko Azokan jarriko dituzte salgai, Bertsozale Elkartearen postuan.