Ekitaldi berezia antolatu du Ispilu Artek iganderako

Zarauzko Hitza 2017ko abe. 8a, 10:00
'Jaiotza' erakusketako irudi bat.

Igandean, hilaren 10ean, hainbat ekintza izango dira Ispilu Arte galerian. Batetik, Lola Sarrateak Lolita liburuko kontakizunak irakurriko ditu, 12:30etik aurrera. Era berean, Gastroart izango da; hegaluzea, antxoak eta txakolina eskainiko dizkiete bertaratzen direnei. Halaber, Viki Claramunten Jaiotza erakusketa ikusteko aukera izango da.