Ezohiko udalbatzarra egingo dute astelehenean, udal aurrekontuak aztergai izanda

Zarauzko Hitza 2017ko abe. 8a, 10:00
Azaroko udalbatzarreko irudi bat. (Erlo)

Ezohiko osoko bilkura deitu dute astelehenerako, hilaren 11erako. Bertan, hala badagokio, 2018ko ordenantza fiskalei behin betiko onespena emateaz gain, datorren urteko aurrekontuez jardungo dute eta behin behinean onartu ala ez erabaki. Halaber, 2018rako plantilla organikoa eta lanpostuen zerrendari hasierako onespena eman ala ez aztertuko dute. 19:00etan hasiko dute, udaletxeko areto nagusian.