EHUk hezkuntza eskaintza aurkeztuko du hilaren 20an

Zarauzko Hitza 2017ko abe. 12a, 10:00

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) informazio jardunaldiak egingo ditu abenduan eta urtarrilean; tartean, Zarautzen ere bai. Abenduaren 20an, 18:30ean hasita, Lizardi Institutuan izango da saioa. EHUri buruzko informazio orokorra eskainiko dute bertan. Horrez gain, ikasleei gogoko dituzten unibertsitate-ikasketen gainean erabakiak hartzean sortzen zaizkien zalantzak argitzen saiatuko dira. Jardunaldien helburua da "EHUren eta etorkizunean unibertsitateko ikasle izango direnen arteko lehen harremana bideratzea".