Zahartze aktiboari buruzko hitzaldia, ostegunean

Zarauzko Hitza 2017ko abe. 13a, 12:27

Zinema pilotalekuko hirugarren solairuan izango da, 17:00etatik aurrera.

Herriko pertsona helduen parte hartze soziala eta zahartze aktiboa bultzatzeko helburuarekin antolatu du Nagusilanek ekitaldia. Abenduaren 14ean, ostegunean, izango da hitzaldia Zinema pilotalekuko hirugarren solairuan, 17:00etatik aurrera.

Ordu eta erdi inguru iraungo du eta adin nagusikoen giza boluntzariotzari buruzko elkartearen inguruko informazioa emango dute bertan, eta baita boluntarioen lanari esker Nagusilanek egiten dituen jarduerak aurkeztu ere. Irekia izango da.