Gizarte laguntzen inguruko zurrumurruei buruzko hitzaldia izango da ostegunean

Zarauzko Hitza 2017ko abe. 13a, 14:35

Zarauzko Udalak gizarte laguntzen inguruan egon daitezken zurrumurruei buruzko hitzaldia antolatu du. Gorka Moreno Ikuspegi Immigrazioaren Behatokiko zuzendariak Zarauzko datuak emango ditu eta zurrumurru horiek errealitatearekin bat datozen ala ez azalduko du. Hitzaldia ostegunean izango da, Antoniano aretoan 18:00etan, gaztelaniaz.