Zinemaren historiari buruzko ikerketaren lehen saioa ikusgai izango da Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2017ko abe. 13a, 17:05

Photomuseumek sustatu eta udalak lagundutako Gela zikloaren barruan, La historia del cine saileko lehen kapitulua eskainiko dute ostiralean. Zinemaren historiari buruzko ikerketako bilduma hori Mark Cousins zinema kritikoaren liburu homonimoan dago oinarrituta, eta pasarte zinematografikoak zein elkarrizketak uztartzen ditu. Ohi bezala, 18:00etan hasiko da emanaldia eta sarrera doan izango da.