'Zirkomotrizitatea' tailerra eskainiko dute hil bukaeran

Zarauzko Hitza 2017ko abe. 15a, 11:16

Artezaleak eta Kultura sailak elkarlanean, Zirkomotrizitatea izeneko tailerra antolatu dute. Abenduaren 26tik 29ra eta urtarrilaren 2tik 5ra bitartean izango da, Villa Mundan. 5-6 urtetik gorakoentzat da ekintza, eta helburua gorputzaren mugimendua lantzea, zirkuko oinarrizko teknikak erabiliz. Ordu eta erdiko lau saio egingo dira guztira, eta 30 euro balio du tailer osoak. Dagoeneko eman daiteke izena 651-42 26 23 telefonora deituta edota neriolirio8@gmail.com helbidera idatzita.