Atzerritartasunari buruzko hitzaldia eskainiko dute astelehenean

Zarauzko Hitza 2017ko abe. 16a, 10:00

Hitzaldia Etxezabalan izango da, 18:00etan hasita.

Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, atzerritartasunari buruzko informazio hitzaldia antolatu du Udalak astelehenerako, hilaren 18rako; Etxezabalan izango da saioa, 18:00etan. Gipuzkoako SOS Arrazakeria elkarteko abokatuek eskainiko dute eta, besteak beste, paperak lortzeko zer egin behar den azalduko dute. Halaber, familia berriz ere batzeko prozeduraz, hiritartasuna lortzeko izapideak nola egin eta martxan jarri berri duten ezagutza azterketari buruz ere ariko dira.