Ainara Aymat izan da garaile Mundakako surf proban

Zarauzko Hitza 2017ko abe. 19a, 11:18
Ainara Aymat, Mundakan txapeldun (Euskal Herriko Surf Federazioa).

Hodei Collazo da 2017ko Euskal Herriko Surf Zirkuituko txapelduna.

Euskal Herriko Surf eta Bodyboard Zirkuituko azken probak jokatu zituzten asteburuan Mundakan. Surfeko kategoria irekian Aunara Aymat izan zen garaile emakumezkoetan, eskualdekoen arteko finala jokatu ostean: bigarren izan zen Janire Gonzalez zumaiarra, Elisabeth Thomas zarauztarra hirugarren eta Zarauzko bizilagun Mireia Molini katalana laugarren.

Gizonezkoetan Andy Criere hendaiarrak irabazi zuen proba, eta bigarren nahiz hirugarren postuak bi zarauztarrentzat izan ziren: Karlos Gomezentzat eta Roberto Letemendiarentzat, hurrenez hurren.

Euskal Herriko zirkuitua bukatuta, aurtengo surf txapelduna gizonezkoetan Hodei Collazo izan da; emakumezkoetan Garazi Sanchez algortarra, eta bodyboardean Aritz Larrinaga sopeloztarrra.